Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala
Dokumentu hau
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala da.
Dokumentu hau NBErena da.
NBE letrek Nazio Batuen Erakundea esan nahi dute.
Sarrera orokorra
Nafarroako Gobernuan
Bakearen, Bizikidetzaren
eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia
deitzen den Departamentuan
lan egiten duten pertsona talde bat dago.
Departamentu honek
pertsona guztien eskubideak defendatzeko
lan egiten du.
Eskubideak pertsona batek egin ditzakeen
eta besteek errespetatu behar dituzten gauzak dira.
Adibidez, askatasunarekin bizitzako eskubidea.
Departamentuak Nafarroako gizartean
ekintza ezberdinak antolatzen ditu
sentsibilizatzeko* eta pertsonen eskubideak
ezagutzera emateko.
Sentsibilizatu*
Pertsona bati
edo pertsona talde bati
norbaiten edo zerbaiten inguruan
gertuko sentimenduak
eragitea da.
Ekintza hauekin Departamentuak
Nafarroako gizarteak gai garrantzitsu honetan
parte hartzea eta kolaboratzea nahi du.
Kolaboratzea beste pertsona batekin
zerbait lortzeko lan egitea da.
Horregatik Bakearen, Bizikidetzaren
eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak
jarraian aurkezten dizuegun baliabide* hau sortu du.
Baliabide*
Zerbait lortzeko erabiltzen den
bitartekoa.
Baliabide hau liburu bat bezalakoa da
baina multimedia formatuan.
Honek esan nahi du testuaz gain
irudiak, bideoak, soinuak
eta bestelako gauza batzuk dituela.
Gainera baliabide hau irisgarria da pertsona guztientzat.
Honek esan nahi du pertsona guztiek,
ezgaitasun bat duten pertsonak barne
informazio hau eskuragarri dutela
eta informazioaz gozatu dezaketela.
Baliabide hau
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari buruzkoa da.
Hurrengo atalean
Aldarrikapen hau zer den ikusiko duzu.
Baliabide hau erabilgarri egongo da
erabili nahi duten pertsona guztientzat.
Baliabide honek pertsona guztiok ditugun
eskubide guztiak lantzeko
eta hauek ezagutzera emateko balioko du.
Zer da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala?
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala
pertsona guztiok ditugun eskubideak
azaltzen dituen testu bat da.
Aldarrikapen bat zerbait azaltzen duen testu bat da.
Unibertsala hitzak pertsona guztientzako dela esan nahi du.
Aldarrikapen hau Nazio Batuen Erakundeak egokitu du.
Nazio Batuen Erakundea
NBE inizialengatik ere ezagutzen da.
Nazio Batuen Erakundea
1945. urtean jaio zen
II Mundu Gerra bukatu zenean.
Bigarren Mundu Gerra irakurtzen dela.
Nazio Batuen Erakundearen helburua*
munduko herrialde guztien artean
bakea eta segurtasuna mantentzea da.
Helburua*
Lortu nahi dugun zerbait da.
1948. urtean Nazio Batuen Erakundean
Asanblada bat egon zen
eta bertan Hitzarmen hau onartu zuten.
Asanblada bat hainbat pertsonen arteko bilera bat da.
Bilera honetan zeuden pertsonek pentsatu zuten
oso garrantzitsua zela
pertsona guztiok ditugun eskubideak idatzita uztea.
Zergatik dago dokumentu hau Irakurketa Errazean idatzita?
Testu hau Irakurketa Errazean idatzita dago.
Hau Irakurketa Errazaren irudia da:
Irudi honek esan nahi du
pertsona guztiek ulertu ahal izateko
testu hau modu erraz batean idatzita dagoela.
Batez ere ulermenean zailtasunak dituzten pertsonek ulertzeko.
Hitzaurrea
Zergatik egin zen Hitzarmen hau?
Lehen esan dugun bezala
Hitzarmen hau II Mundu Gerra
bukatu zenean egin zen.
Gerra honetan pertsona askok sufritu zuten
eta pertsona asko hil ziren.
Horregatik Nazio Batuen Erakundeak
pentsatu zuen garrantzitsua zela
giza eskubideen inguruan hitz egitea
eta eskubide hauek Hitzarmen batean idaztea
horrela eskubide hauek betetzeko.
Garrantzitsua da herri, herrialde eta pertsona guztiek
Hitzarmen hau betetzeko esfortzuak egitea*.
Esfortzua egitea*
Zerbait gogoz
eta lanarekin egitea.
Garrantzitsua da pertsonak
Hitzarmen hau bete ahal izateko heztea.
Hitzarmen hau betetzen dugunean
pertsona guztien eskubideak errespetatzen ditugu.
2. atala
Pertsona guztiok eskubide berdinak ditugu.
Eskubide horiek
Aldarrikapen honetako ataletan idatzita daude.
Pertsona bakoitza ezberdina da.
Horregatik pertsona zuriak, pertsona beltzak,
sexu ezberdineko pertsonak
eta iritzi ezberdina duten pertsonak daude.
Pertsona guztiak ezberdinak gara
baina eskubide berdinak ditugu.
Munduko herrialdeak ere ezberdinak dira.
Herrialdeek pentsatzeko, bizitzeko
eta gobernatzeko modu ezberdina dute.
Herrialdeak ezberdinak dira
baina eskubide berdinak dituzte.
11. atala
-
Pertsona guztiak salaketa* batean errugabeak* dira
epai batek salaketa egiazkoa dela
eta salatutako pertsonak errugabeak direla
esaten duen arte.Salaketa*
Norbaiti legearen kontrako
zerbait egitea leporatzea.Errugabea*
Zerbaitetan errurikEpaiketa publikoa izan behar da
eta salatutako pertsonek eskubidea dute
epaiaren aurrean
beste pertsona batengatik defendatuak izateko.
Publikoa jendearen aurrean egiten dela esan nahi du. -
Pertsona delitua egin duen momentuan
zeuden legeen arabera zigortua izango da.Adibidez, pertsona batek 2010. urtean lapurtzen badu
2010. urteko legeak aplikatuko zaizkio
nahiz eta pertsonak epaiketa 2012. urtean izan
eta urte honetan legeak ezberdinak izan.Gainera, pertsona batek ekintza bat egiten duenean
eta momentu horretan ekintza hori delitua ez denean,
nahiz eta gero legea aldatu eta ekintza hori delitu bihurtu
ezin da zigortua izan.
12. atala
Pertsona guztiek eskubidea dute
gainontzeko pertsonek
haien bizitza pribatua errespetatzeko.
Adibidez, pertsona bat ezin da beste inoren etxean sartu
bere baimenik gabe.
Pertsona batek ezin du beste inoren posta ireki
bere baimenik gabe.
Gainera, pertsona guztiek eskubidea dute
errespetatuak izateko eta irainduak ez izateko.
Pertsonek eskubidea dute
legeak babestuak izateko.
Adibidez errespetu falta bat sufritzen dutenean
edo norbaitek haien bizitza pribatua
errespetatzen ez duenean.
14. atala
Pertsona bat
beste pertsona batzuengatik jarraitua denean
eskubidea dauka leku batean babesa bilatzeko
eta bertan geratzeko.
Leku hau edozein herrialde izan daiteke.Pertsona batek delitu bat egin duenean
eta honengatik jarraitua denean
ez du eskubiderik leku batean babesa bilatzeko
eta leku seguru batez gozatzeko.
16. atala
Pertsonek eskubidea dute
adin batetik aurrera ezkontzeko.
Gizon guztiek eta emakume guztiek
eskubide berdinak dituzte
ezkonduta dauden bitartean
eta baita ezkonduta egoteari uzten diotenean ere.2 pertsona ezkontzen dira
2 pertsonek elkarren artean
ezkondu nahi dutenean.Familia oso garrantzitsua da gizartean.
Gizarteak eta herrialdeak
familia babestu behar dute.
18. atala
Pertsona guztiek eskubidea dute
pentsatzerako orduan askatasuna izateko.
Pertsonek nahi duten erlijioa izan dezakete
eta libreak dira nahi badute erlijioz aldatzeko.
Haien pentsatzeko modua ere aldatu dezakete.
Pertsona guztiek eskubidea dute
haien ideiak eta iritziak* askatasunez adierazteko.
Modu ezberdinetan egin dezakete:
Bakarka edo taldeka.
Esparru pribatuan edo publikoan.
Irakaskuntzaren bitartez
adibidez katekesi klaseak ematen.Otoi egiten.
Mezara joaten.
Eta beste gauza batzuk.
Iritzia*
Gai konkretu bati buruz
pertsona batek
pentsatzen duena da.
20. atala
-
Pertsonek eskubidea dute
elkarren artean modu baketsu batean elkartzeko.
Hau da, indarkeriarik erabili gabe.Pertsonek eskubidea dute elkarteak sortzeko
eta horietan modu baketsu batean parte hartzeko. -
Inork ezin du beste pertsona bat
elkarte batean parte hartzera behartu.
21. atala
-
Pertsona guztiek eskubidea dute
haien herrialdeko bizitza politikoan parte hartzeko.Pertsonek 2 modutan parte hartu dezakete:
o Postu politiko batera aurkeztu daitezke.
Adibidez diputatuak izateko.o Hauteskundeetan bozkatu dezakete
Gobernuko agintariak aukeratzeko.
Pertsona guztiek eskubidea dute
baldintza berdinetan
Administrazio Publikoko lanean sartzeko.
Administrazio Publikoa
hiritar guztien ongizatea
eta interesak zaintzeko dauden zerbitzuak
zuzentzen dituen instituzioa da.Hiritarrak haien herrialdea
nork gobernatzea nahi duten
erabakitzen duten pertsonak dira.
Pertsona hauek aukeratzeko
bozkatu egin behar da.
Espainian bozkatzeko 18 urte izan behar dira.
Botoa sekretua eta librea da.
Librea esan nahi du pertsona bakoitzak
nahi duenari ematen diola bere botoa.
Pertsona guztien botoek berdin balio dute.
22. atala
Pertsona guztiek eskubidea dute Gizarte Segurantzara.
Gizarte Segurantzak
pertsona erretiratuen pentsioak
eta langabezian dauden
pertsonen laguntzak ordaintzen ditu.
Pertsona guztiek eskubidea dute
duintasunez bizitzeko
sarrera ekonomiko bat izateko,
kultura bat izateko eta laguntza sozial nahikoa izateko.
Sarrera ekonomiko bat
zuk duzun diruaren handiagotze bat da.
23. atala
Pertsona guztiek lan egiteko eskubidea dute.
Pertsonek eskubidea dute
nahi duten lan mota erabakitzeko.
Gizon eta emakumeek
eskubide berdinak dituzte lanean.Pertsonak babesa jasoko dute
langabeziaren aurrean.Lan egiten duten pertsona guztiek eskubidea dute
haien lanean irabazten duten lanari esker
duintasunez bizitzeko.Hau ezin bada horrela izan
pertsona horri laguntza gehiago emango zaizkio
bizitza duina izatera heltzeko.-
Pertsona guztiek eskubidea dute
sindikatuak sortzeko edo sindikatuetan parte hartzeko.
Sindikatuak pertsona langileen eskubideak
defendatzen dituzten pertsona taldeak dira.
25. atala
Pertsona guztiek eskubidea dute
bizitza on bat izateko.
Bizitza hau osasunarekin, ongizatearekin
eta elikadura on batekin izan behar da.
Pertsonek eskubidea dute janzteko arropa izateko
eta medikuarengana eta gizarte zerbitzuetara joateko.
Gizarte zerbitzuek laguntzak ematen dituzte
pertsonek bizitza hobe bat izateko.
Gizarte zerbitzuak batez ere
behar handiagoak dituzten pertsonentzat
pentsaturik daude.
Adibidez pertsona pobreentzat.-
Ama izan diren emakumeek eta haurrek
eskubidea dute modu berezi batean zainduak izateko.Haur guztiek eskubide berdinak dituzte.
Ez du inporta haur hauek
ezkondutako pertsonen
edo ezkondurik ez dauden pertsonen
seme-alabak diren.
26. atala
Pertsona guztiek eskubidea dute
hezkuntza bat jasotzeko.Oinarrizko hezkuntza
derrigorrezkoa eta doakoa izan behar da.Pertsona batek
oinarrizko hezkuntza bukatzen duenean
bere ikasketekin jarraitu dezake
unibertsitatean edo bestelako leku batean.Unibertsitatean edo bestelako leku batean
haien ikasketekin jarraitu nahi duten pertsonek
baldintza berdinak dituzte
ikasketa horietan sartzeko.
Baldintza bat zerbait egiteko
edo zerbait lortzeko behar duzuna da.Hezkuntzaren helbururik garrantzitsuena
pertsonak modu osoan garatzea da.
Hau da, osotasunean garatzea.Garrantzitsua da pertsona guztiak
gainontzekoen eskubide eta askatasunak
errespetatzeko heztea.
Hezkuntzak pertsonen arteko
ulermena, tolerantzia*, bakea
eta pertsonen eta herrialdeen arteko laguntasuna
hobetzen saiatu behar du.Tolerantzia*
Errespetua.Gurasoek eta pertsona tutoreek eskubidea dute
haien seme-alabentzat nahi duten
hezkuntza mota erabakitzeko.
27. atala
-
Pertsona guztiek eskubidea dute
kulturaz eta arteaz gozatzeko.
Adibidez liburu bat irakurtzeko
edo antzezlan bat ikusteko.Pertsonek eskubidea dute
zientziaren abantailak jasotzeko.
Adibidez osasunaren inguruan. Pertsonek eskubidea dute
adibidez liburu bat idazten dutenean
edo koadro bat bezalako arte obra bat sortzen dutenean
errekonozimendua jasotzeko.
29. atala
Pertsona guztiok betebeharrak ditugu
inguruan ditugun gainontzeko pertsonekiko.
Adibidez gainontzeko pertsonak errespetatzea.Pertsonek legeak errespetatzeko
betebeharra dugu.
Legeak errespetatzen ditugunean
gizarte hobe bat egiten dugu.Pertsonen eskubideak
ezin dira Nazio Batuen Erakundeak
esaten duenaren kontra joan.